Kultur aniztasun batzordea (Ondarroa)
Kultur aniztasun batzordea osatzeko deialdia egin du Ondarroako Udalak urriaren 23an, 19:00etan, Kofradia Zaharrean.
Jatorri eta kultura ezberdinen arteko elkar ezagutza, elkar aitortza eta elkarbizitzaren bidean aurrera egiteko asmoz. Bileran, besteak beste, ondorengo gaiak jorratuko dituzte: kultur aniztasunaren arloan legealdi honetako egitasmoen aurkezpena eta 2024. urteari begira jatorri aniztasuna eta elkarbizitza balorean jartzeko ekimen kolektiboa bultzatzeko proposamena.