Lan bila tailerrak (Ondarroa)
Lea Artibaiko Garapen agentziak antolatuta, 14 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendutako lan bila tailerrak egingo dira Ondarroan. Lana bilatu edo aldatzeko lau ikastaro antolatu dira apirilean, eta denek ere, laneratzeko prozesuan kontutan hartu beharreko gaiak landuko dituzte. Ikastaroak doan izango dira, eta ez da derrigorrezkoa guztietan parte hartzea. Parte hartu nahi dutenek aurretiaz eman beharko dute izena Lea Artibai Garapen Agentziaren webgunean sartuta, 645 009 475 telefonora deituta zein leartibai@leartibai.com helbidera mezu bat bidalita.