Lea-Artibai Klasikoa errepideko zikloturista martxa
Lea-Artibai Klasikoa errepideko zikloturista martxa egingo da urriaren 10ean. Parte hartu nahi dutenek urriaren 7a dute izena emateko azken eguna; Internetez izena eman behar da. Parte hartzaileek ibilbide luzea (138 kilometro) edo motza (75 kilometro) aukeratu dezakete. Proba Berriatuan hasiko da, 09:00etan, Cikautxo paretik.