Lea Ibarreko kantu bazkaria
Lea Ibarreko Udal Mankomunazgoak antolatuta, Lea Ibarreko kantu bazkaria egingo da martxoaren 25ean, 14:30ean, Oletako Epermendi jatetxean. Txartelak ondoko herrietako udaletxeetan erosi ahal dira, martxoaren 16ra arte: Munitibar, Aulesti, Gizaburuaga, Amoroto eta Mendexa. Kantu bazkaria Angel Mariezkurrenak gidatuko du, eta soinu jolea Beñat Mitxelena izango da.