Lurpeko Altxorrak erakusketa (Berriatua)

Berriatuko Udalak eta Ades Espeleologia Taldeak antolatuta, Lurpeko Altxorrak izeneko espeleologia erakusketa egingo dute Berriatuko Goikolau Aretoan. Ekainaren 9an, 10ean eta 11n, batetik, eta 16an, 17an eta 18an, bestetik, egingo dituzte erakusketak. Doakoa izango da; irudi, artikulu eta bitxikeriaren bat (Pepetxoren istorioa, adibidez) egongo da iksugai.
Ordutegiak
- Ostiraletan: 19:30-20:30.
- Zapatuetan: 12:30-13:30.
- Domeketan: 12:30-13:30.