'Luze edo motz' ikuskizuna (Munitibar)
Mirari Martiarenak eta Idoia Torregaraik generoa ardatz hartuta Luze edo motz umorezko saioa eskainiko dute ekainaren 11n, 18:30ean, Munitibarko Udal Aretoan. Emanaldia 12 urtetik gorakoei zuzenduta dago, eta doan bada ere, aurretiaz izena eman behar da (maiatzaren 31tik aurrera).