Mahats inausketa ikastaroa (Lekeitio)
Lekitto Bedarra elkarteak antolatuta, mahats inausketa ikastaroa egingo dute martxoaren 4an, 11:00etan, Lekeitioko Usotegi parkean. Ekintzan parte hartzeko ez da aurretiaz izena eman behar (nahikoa da hitzordura agertzea). Azalpenak Pipas txakolindegiko Anton Onaindiak emango ditu.