Zapran gagoz Lekeitioko Euskal Eskola Publikoaren jaiaren baitan, Maratoi Musikala egongo da apirilaren 14an, egun osoan, Lekeition.
Egitaraua:
- 11:30-14:30 (plazan): kantu tailerra, txistulariak, Senegaleko perkusioa, trikitilariak, txalapartariak, irrintzi maratoia eta Estudiantinagaz kalejira frontoiraino. Oharra: Umeentzako puzgarriak, txosna eta denda ere egongo dira.
- 14:30-19:00 (frontoian): I. Kantu Bazkaria, Gu ta Gutarrak taldeagaz.
- Ondoren: Aittitta Makurra txarangagaz txurrun-txurrunka plazaraino. Parte hartzailea: Aittitta Makurra, salsa taldea eta Atzekabe triki-rock taldea.