Markina eta Xemeingo argazki zaharren erakusketa (Markina-Xemein)
Markina eta Xemein batu zirenetik 70 urte betetzen direla oroituz, argazki erakusketa antolatu du Markina-Xemeingo Udalak. Guztira, zuri-beltzeko 70 argazkik osatzen dute erakusketa. Argazkiak Uhagon kulturguneko tabernan eta Erakusketa Gelan egongo dira ikusgai irailaren 28tik urriaren 28ra arte. Argazki horiekin osatutako bideo proiekzioa ere ikusi ahalko da udaletxeko sarreran.
Erakusketa Gelako ordutegia: astelehenetik eguenera 12:00etatik 16:30era, barikuetan 10:00etatik 20:00etara, eta zapatuetan 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

Karmen jaiak. Argazkia: Felipe Amutxastegi Duralde