Markina-Xemein Lagunkoiaren aurkezpena (Markina-Xemein)
Markina-Xemein Lagunkoia programaren esparruan udalerriko herritarren bizi-kalitatea hobetzeko landutako diagnostikoa aurkeztuko da apirilaren 25ean, 18:30ean, udaletxeko osoko bilkura aretoan. Programaren helburua nagusiekin lagunkoiagoa den Markina-Xemein bat lortzea da, bizitza independentea, zahartze aktiboa eta pertsonaren autonomia sustatuz. Ordezkari politikoez gain, talde eragileko kideek ere parte hartuko dute.