Marmitako txapelketarako izen ematea (Lekeitio)
Uztailaren 30ean lehiatuko den Lekeitioko 20. Marmitako Txapelketarako izen ematea zabalik dago. Izena karteletan dagoen interneteko inprimaki baten bidez bete daiteke. Izena emateko azken eguna uztailaren 25a izango da.
Baldintzak: aurkezten den lapiko bakoitzeko parte hartzaileek 10 euro ordaindu beharko dituzte ES 9230350042910420016269 kontu korrontean. Bertan taldearen izena eta bertan jan nahi izan ez gero, pertsona kopurua zehaztu beharko da aulki kopururako. Trukean bazkaria prestatzeko mahaiaz gain, hiru kilo hegaluze eta bost kilo patata jasoko dituzte parte hartzaileek.