Markina-Xemeingo Beti Jai erretiratuen elkarteak antolatuta, Matiena, Apatamonasterio eta Arrazolara irteera egingo da irailaren 19an. Autobusez eta oinez egingo da txangoa. Oinezko zatia 5 kilometro ingurukoa izango da. Irteera 08:50ean izango da, autobus geltokitik. Nahi duten markina-xemeindar guztiek parte hartu ahal dute.