Mendexa Abentura Parkera irteera (Lekeitio)
    
        
        
             Lekeitioko Gazteguneak Mendexa Abentura Parkera irteera egingo du irailaren 30ean, 10:00etatik 18:00etara. Izena emateko epea: irailaren 23tik aurrera. Goizetan telefonoz (656 70 34 24), eta arratsaldeetan Gaztegunean, 17:30etik aurrera. Oharra: gehienez ere, pertsona bakoitzak bi lagunen izena eman ahalko du. Irteera egunean bazkaria norberak eraman beharko du, eta autobusa eta ekintza prezioan sartuta daude (8 euro). Ordainketa izena ematerakoan egin behar da. Adinez nagusi ez direnek baimena sinatuta aurkeztu beharko dute irteera egunean.