Mendexako Abentura Parkera irteera (Aulesti)
Aulestiko Urzabal Guraso Elkarteak antolatuta, Mendexako Abentura Parkera irteera, maiatzaren 16an. Parte hartzaileak 10:00etan Abentura Parkeko sarreran batuko dira (seiko taldeak egingo dira eta taldeka sartuko da); 13:30ean norberak etxetik eramandako bazkaria jango dute Aulestiko parkean; 16:00etan umeentzako orientazio jolasa.