Mendi astea (Markina-Xemein)
Artibai MT-k eta Markina-Xemeingo Udalak antolatuta mendi astea ospatuko dute urriaren 24tik 27ra.
Egitaraua.
- Urriak 24, eguena. Proiekzioa eta hitzaldia egongo dira Ekaitz Maizen eskutik, 19:00etan, Antsotegi hotelean.
- Urriak 27, domeka.
- 10:00. Orientazio martxan (8 kilometroko pista jolasa), Arkupe parean hasita.
- 18:30. Mendi film emanaldia, Esperantza aretoan, 5 euroren truke.