Mendi irteera bateratua (Lea-Artibai eta Mutriku)
Elegamendi eta inguruetara mendi irteera bateratua egingo da martxoaren 13an. Ibilbidea: Landa (547m)-Elgeamendi (943m)-Urdingain (996m)- Makatzagain (996m)- Aitzorrotz (739m) eta Eskoriatza (309m). Izena emateko azken eguna eguena, martxoak 10 da. Irteerara joateko interesa daukatenek ohiko lekuetan eman dezakete izena: Mutrikuko Aparra jantzi dendan, Ondarroako Anaitasuna tabernan eta Markina-Xemeingo Loirats dendan. Hiru herri horietara bertaratzerik ez dutenek, 616 84 71 18 (Marije) telefono zenbakira deituta edo whatsapp mezu bat bidalita ere izena eman dezakete.