Mendi irteera (Markina-Xemein)
Markina-Xemeingo Artibai Mendigoizale Taldeak antolatuta, Ibarra-Oriol-Ibarra mendi irteera egingo da apirilaren 10ean. Irteera 08:00etan izango da Markina-Xemeindik. Luzera, 17 kma eta iraupena 4-5 ordu gutxi gorabehera. Ibilaldiak Aramaioko aran osoa inguratzen du.
Ibilbidea: Ibarra (Aramaio) – Santiago ermita – Kurtzeta mendatea – San Kristobal ermita – Santa Kurtz ermita – Oriol (1132 m.) – Leziaga mendatea – Ipiztekoarriaga – Tellamendi (834 m.) – Mazusta – Menditzola – Ibarra. Ibilbidearen track-a Wikilocken dago eskuragarri.