Mutrikuko Apaingo Ama Birjina ipini zutela 50 urte betetzen direla eta, Mutrikuko Burumendi mendizale elkarteak mendi irteera egingo du maiatzaren 6an, ume eta nagusiekin. Irteera egunean parte hartzaileak 09:00etan aterako dira, goiko biribilgunetik. Hamaiketako egin eta kobazulora ere sartuko dira. Mutrikuko espeleologia taldearen laguntzarekin. Kobazulora sartu nahi dutenek linterna edo kopeta argia eraman beharko dute. Parte hartzeko ikastetxeetan izena eman behar da.