Menke-Hennekam sindromea daukan aulestiarrari laguntzeko ekintza (Ispaster)
Ingurumena zaintzearen aldeko keinua eginez, elkartasun ekintza egingo dute martxoaren 27an [zapatua], Ispasterren. Hain zuzen, udalak herritarrentzako erronka prestatu du, ahalik eta zabor gehien batzea, eta helburua da Menke-Hennekam sindromea daukan ume aulestiarrari laguntzea. Gaixotasunaren ikerketara 500 euro bideratuko ditu udalak. Ekintzan parte hartzeko aurretiaz izena eman behar da, eta martxoaren 24a [eguaztena] da horretarako azkenengo eguna. Udalaren webgunean edo telefonoz deituta (94-684 29 99) izena eman daiteke. IRAKURRI ALBISTEA.