Merkatu txikia (Mutriku)
Merkatu Txikia egingo dute uztailaren 15ean, 10:00etatik 15:00etara Mutrikuko Beheko Plazan. Herriko ekoizleak egongo dira: Eskune, Ekoalboraz, Zortziko eztia, Ondare, Goienetxe eta Amaia Aberasturi. Horrez gain, atun errea jateko aukera egongo da Mutrikuko Arraun Taldearen eskutik.