Merkatu Txikia (Mutriku)
Merkatu Txikia egingo dute Mutrikuko Beheko plazan, irailaren 9an, 09:00etatik 14:00etara. Iratxe Lorak, Ekoalboraz, Ondare, Zortziko artisau eztia eta Eskune herriko ekoizleak egongo dira, baita gaztagileak ere bai: Musitxa, Axeleku eta Goienetxe. Horrez gain, Mutrikuko Arraun Elkarteak atun errea eskainiko du.