Motrolloko herri basoa garbitzeko auzolana antolatzeko batzarra (Munitibar)
Motrolloko herri basoa garbitzeko auzolana antolatzeko asmoz batzar zabala egingo du Munitibarko Garapen Batzordeak. Bilera apirilaren 25ean izango da, 12:00etan, Munitibarko Udal Aretoan. Aurreratu dutenez, batzarrean lanak nola antolatu, egutegia osatu eta dagoen eta behar den materiala zerrendatuko da.