Motrollora mendi irteera (Aulesti)
Aulestiko Urzabal guraso elkarteak antolatuta, Motrollora mendi irteera egingo dute apirilaren 15ean. Parte hartzaileak 09:30ean aterako dira, herriko plazatik. Ibilbideak 13 kilometro edukiko ditu. Ibilbidea: Aulestiko plaza-Urriola-Muxo-Motrollo-Urriola-Aulesti. Oharra: euria egiten badu, irteera bertan behera geratuko da.