MX-3 Iturreta proiektuaren aurkezpena (Markina-Xemein)
MX-3 Iturreta. Baldaburuko bigarren guda lerroko memoria ibilbidearen eta Baldako gotorlekuetan burutuko duten esku-hartze arkeologikoaren aurkezpena egingo dute ekainaren 5ean, 18:30ean, Markina-Xemeingo Uhagon kulturguneko lehenengo solairuan. Aforoa mugatuta egongo da, eta gonbidapenak udaletxeko herritarrentzako kutxazainean hartu behar dira.