Nanoipuin Lehiaketa eta Zubikarai Nobela Sariak (Ondarroa)
Ondarroako Literatur Amuak jaialdia: Urriaren 27an, Nanoipuin Lehiaketaren sari banaketa ekitaldia eta Zubikarai Nobela Sarien banaketa. Ekitaldian 18:00etan hasiko da, Kofradia Zaharrean. Ekitaldian Euskalia nobela aurkeztuko du iazko Zubikarai Nobela Saria irabazi zuen Mikel Alvarez Sarriegik. Saioa Joxemari Urteagak eta Xabier Mendigurenek gidatuko dute.