Natur eta ondarearen inguruko hitzaldia (Mutriku)
Mutriku Natur Taldeak antolatuta, Aitor Urresti Gonzalezek Klima Aldaketa, Energia berriztagarriak eta herritargoen parte hartzea transizio energetikoan hitzaldia eskainiko du urtarrilaren 19an, 19:00etan, Mutrikuko Zabiel kultur etxean.
Hizlariari buruz: Aitor Urresti Gonzalez ingeniaritza industrialean doktore, energia berriztagarrietan aditua eta EHUko irakaslea da Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako Eibarko atalean irakasten den Energia Berriztagarrien Ingeniaritzako graduan. Esperientzia luzea dauka energiaren alorrean, 20 urte baino gehiago egon bai da sektore horretan lan egiten, bai enpresaren mundutik, baita unibertsitatetik ere. Azken urteetan, eraikinen aurrezte energetikoan eta orokorrean, sistema energetikoaren trantsizioan egon da lan egiten eta ikertzen. 2019tik 2021era, Balear Uharteetan egon da lanean, hango gobernu autonomikoaren Energia eta Klima Aldaketako Zuzendari Orokor bezala. Orain unibertsitatean bueltan dela, hainbat gizarte eragileekin kolaboratzen du (bereziki Gure Energia, eredu energetiko berri baterako plataforma), eta irratsaio bat dauka igande goizetan Euskadi Irratian, energia eta iraunkortasunaren gaiekin lotuta.