Nekazaritza Politika Bateratu berriari buruzko azalpen bilera (Markina-Xemein)
Datozen urteetan indarrean egongo den Nekazaritzako Politika Bateratu berria dela eta, Bizkaiko Foru Aldundiak politika horiek azaltzeko eta diru laguntzak nola eskatu ahalko diren jakinarazteko informazio bilerak egingo ditu hainbat herritan. Markina-Xemeinen azaroaren 11n egingo dute informazio hitzaldia, 11:30ean, Lea Artibai Fundazioan. Bilerak lehen sektoreko profesionalei zuzenduta daudela esan dute. «Jasotako laguntzak eskuratzeko eskaerei eta konpromisoei buruzko azalpenak emango dira bileretan».