'Nola esan/izan bollera' hitzaldia eta bertso saioa (Ondarroa)
Ekainaren 28a Sexu Askapenaren Nazioarteko Eguna dela eta, uztailaren 2an Nola esan/izan bollera? eta Bollo bertso saioa egingo dute Ondarroako Kofradia Zaharrean, 19:00etan. Ekintza doan bada ere, aurretiaz izena eman behar da. Etxelilara deituta (94-613 40 08/664 54 73 67), posta elektronikoa bidalita (etxelila@ondarroa.eus) edo bertara joanda izena eman daiteke.