Noya tabernaren V. urteurren jaia (Ondarroa)
Ondarroako Noya tabernak V. urteurrena ospatzeko jaia egingo du azaroaren 30ean. 16:30ean mus txapelketa egingo dute. Gehienez ere 24 bikotek parte hartu ahalko dute, eta izen-ematea txapelketa hasi baino ordu erdi lehenago izango da. Izen-ematea: 20 euro. 23:30ean Koldo Loira & Cia Dj saioa.