Odola emateko aukera egongo da (Mutriku)
Odola emateko aukera egongo da ekainaren 25ean, 17:00etatik 20:30era, Mutrikuko osasun etxe zaharrean. Interesatuek aldez aurretik izena eman behar dute: eguaztenean [ekainak 23] edo eguenean [ekainak 24] izena eman behar da, 17:30etik 20:30era, telefonoz deituta edo whatsappa bidalita (696 64 79 16).