Olatu plantara bisita gidatua (Mutriku)
Mutrikuko Olatu planta ikusteko bisita gidatua antolatu du Mutrikuko turismo bulegoak otsailaren 27rako. Guztira, bi bisita egingo dira: bata, 11:00etan (gazteleraz), eta, bestea, 12:30ean (euskaraz). Bisitan parte hartzeko 943- 60 33 78 zenbakira deitu edo mutriku@mutriku.net helbidera idatzi beharko da.