Olentzero, nora zoaz? (Mutriku)
Olentzero, nora zoaz? hitzaldia eskainiko du Oier Araolazak abenduaren 13an, 18.30ean, Zabiel kultur etxeko hitzaldi aretoan.
“Olentzero emazte gabe agertzea egokia al da? Irudikatzen al dugu Olentzero emakumerik? Ba gaur egun ez bada oso ezaguna ere bai, izan dira Olentzero emakumeak, baina ez Mari Domingi, ez, Olentzero bera. Olentzeroren jatorrira, sutan erretzen zen enborrera eta Olentzero panpinak egiteko ohituraz arituko gara ikusteko nola eraldatzen joan den Olentzeroren ohitura gaur egungora iritsi arte. Eta Aurrera begira nolako sinboloak eta festak izan nahi ditugu geuke pentsatu eta erabaki dezakegula ohartarazi nahi dugu. Eguberrietako sinbolo nagusien inguruko gogoeta egingo dugu tradizioa, historia, aldaketa, ekonomia eta generoa moduko ardatzak kontuan hartuta”.