Olitera irteera (Mendexa)
Mendexa. Mendexako 3. Adineko Elkarteak antolatuta, Olitera irteera egingo dute maiatzaren 29an (barikua), 07:30ean. Izen ematea, Mariluri esanda edo WhatsApp bitartez egin ahalko da, azken eguna maiatzaren 24a (domeka) izanda. Bazkideek 30 euroko prezioa ordaindu beharko dute, eta ez direnek 35 eurokoa.
Irteeran, Asensio Kuntserbak bisitatuko dituzte, baita Tafallako azoka eta Oliteko gaztelua ere. Bazkaria Oliteko Zanito jatetxean egingo dute.