Ondarroako zinemagileen film laburren proiekzioa eta solasaldia
Ondarroako zinemagileen film laburrak proiektatuko dituzte urtarrilaren 9an, 18:00etan, eta proiekzioak egin eta gero zuzendariekin solasaldia egingo dute; ekintza 12 urtetik gorakoei zuzenduta dago. Ikus-entzunezkoak eta zuzendariak:
- OlentEro: Aiert Goenaga (10 minutu).
- IQHARA: Leire Ikaran eta Beñat Bidegain (3 minutu).
- Roma & Julia: Iosu Artetxe (9 minutu).
- Konfinamendua: Josu Eizagirre (5 minutu).
Gonbidapenak. Zehaztu dute saio guztietarako gonbidapenak proiekzioen egunean hartu beharko direla, 12:00etatik 14:00etara turismo bulegoan edo proiekzioa hasi baino ordu erdi lehenago. “Gonbidapenak hartzerakoan datuen fitxa bete beharko da”.