Ondarroatik independentziara eguna (Ondarroa)

Ondarroako Ernaik Ondarroatik independentziara eguna antolatu du zapaturako [otsailak 22]. 13:00etan emango diote hasiera egunari erakusketa ibiltariagaz, eta bitartean Haizea Telleria bertsolaria egongo da bertsotan. Ondoren, gaztetxean batuko dira, mahaiaren bueltan bazkatzeko, eta gero, Gazteon Eskutik egitasmoaren aurkezpena egingo dute. Bazkalosteagaz amaitzeko, Independentzia zegatik eta zertarako solasaldia izango dute. Egunari amaier emateko, Lumatzak MJ igoko da oholtzara.