Ondarru hardcore festibala (Ondarroa)
Ondarroako Portuko Ranpin urteurrenaren harira, Ondarru Hardcore festibala antolatu dute, abenduaren 14an, 17:30ean hasita. Sarrerak Anaitan eta Kuriken egongo dira salgai 10 euroren truke. Dena, Eje, Kolpeka, Mäte, Bëlaño, Üther, Vibora eta Zikin taldeak egongo dira oholtzan. Ondoren, DJen txanda izango da: Brainsqueezer (roc&roll/funk) eta Nikanseunte (techno).