'Ondo bizitzeko eta norbera zaintzeko gakoak' tailerra (Mutriku)
Feminismo anitzak tailer zikloaren baitan, Ondo bizitzeko eta norbera zaintzeko gakoak tailerra egongo da azaroaren 7an, 18:00etatik 20:00etara, Mutrikuko Zabiel kultur etxeko ganbaran. Dinamizatzailea: Saioa Hernandez (psikologo eta sexologo feminista). Izen ematea: urriaren 31 baino lehen (feminismoaholkularitza@mutriku.eus). Azalpena: Giza eskubideen defendatzaileek eta ekintzaile feministek zaintza, lurraldearen defentsarako funtsezko estrategia gisa ulertzeko beharra adierazi dute. Tailer honen bidez, norberaren zaintza abiapuntutzat hartuz, emozioen indartzea sustatu nahi da, eta, horretarako, bakoitzak bere buruarekiko berrikuspen lana egitea ahalbidetuko duten ekintzak egingo dira, parte hartzaileek nola dauden eta nola egon nahi duten zalantzan jar dezaten. OHARRA: nork bere esterilla eraman beharko du.