Oporrak bakean programan izena emateko epea, zabalik
Ondarroako Udalak eta Yaalah elkarteak abian jarri dute beste urte batez udan ume sahararrak etxean hartzeko Oporrak bakean programa. Programagaz bat egin eta ume bat hartu nahi duten familiek martxoaren 31 dute izena emateko azken eguna. Horretarako telefonoz deitu (680 82 03 73/628 98 68 39) edo posta elektronikoa bidali ahal dute (yaalaelkartea@gmail.com).