Ortugintzari buruzko ikastaroa (Lekeitio)
Lekitto Bedarrak ortugintza ikastaroa emango du apirilaren 20an, 10:00etatik 13:00etara, Lekeitioko Azkue Natura Ikastolan. Gabino Murua gaian adituak emango du ikastaroa.
Izena emateko azken eguna apirilaren 19a izango da; 605 77 54 45 zenbakira mezu bat bidaliz eman daiteke izena. 5 euro ordaindu beharko dira ikastaroaren egunean.