Paellarako eta jubilatuen bazkarirako izen ematea (Etxebarria)
Etxebarriko Santixau jaietan egingo den paella herrikoian (uztailak 23) eta jubilatuen bazkarian (uztailak 24) izena emateko epea zabalik dago uztailaren 19ra arte. Mahaia edo tokia gordetzeko udaletxera deitu behar da (94-616 64 32).