Paleolito garaiko erakusketa (Lekeitio)
Lekeitioko Udalak antolatuta, Paleolito garaiko erakusketa egongo da azaroaren 30etik urtarrilaren 7ra Lekeitioko Barandiaran aretoan. Erakusketan Bizkiko kobazuloetako hormetan aurkitutako lanen erreplikak egongo dira ikusgai. Hala, Ventalaperra, Santimamiñe eta Lekeitioko Armintxe koban aurkitutakoak bertatik bertara ezagutu ahalko dituzte herritarrek. “Murgiltze sistema baten bidez, aipatu hiru kobazuloak modu birtualean bisitatuko ahalko dituzte herritarrek”, azaldu dute. Ordutegia: 18:00etatik 20:00etara (barikuetan), eta zapatu-domeketan 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara. Abenduaren 24an eta 31n goizez zabalduko dute.
Independentzia Plaza, 48280 Lekeitio, Bizkaia.