Patxi Zubizarreta idazleagaz solasaldia (Lekeitio)
Lekeitioko Solasaldi Literarioen taldeak antolatuta, Patxi Zubizarreta idazle euskaldunarekin solasaldia egongo da ekainaren 7an (eguena), 15:30etik 17:00etara, Lekeitioko Eskolan. Zubizarretak Laranja bat zaborretan liburuaz berba egingo du, bai eta bere idazle lanbideaz ere. Ekintza herritar guztiei zabalik egingo da, eta antolatzaileek herritarrei bertara hurreratzeko gonbitea egin diete.
Larrotegi, 0 S/N, 48280 Lekeitio, Bizkaia.