'Pinocchio' antzerkia (Markina-Xemein)
Pinocchio Eldarniozko istorioa antzerkia apirilaren 30ean, 17:30ean, Markina-Xemeingo Uhagon kulturgunean. Sarrerak aurretik apirilaren 22tik aurrera udaletxeko kutxazainean, eta agortzen ez badira emanaldia hasi orduko, aretoan bertan.
Sinopsia: Pinocchiok abentura fantastikoak bizi ditu. Arriskatzen da, ausartzen da, okertzen da. Berari beti gaizki doakio, beti salbatzen da. Umorea, objektu-antzerkia, Alberto San Juanen ahots narratzaile beroa eta soinu-banda original bat erabiliz, Canti Vaganti konpainia italiar-holandarrak Carlo Collodiren ipuin gordina eta komikoa berreskuratzen du, eta arriskuz beteriko gizarte batean agertzen den izaki ezberdin baten istorioa kontatzen du. Esperientzia harrigarrien bidez eta pertsonaia groteskoekin batera, Pinocchiok “besteak bezalakoa” izaten ikasten du.