'Pint of Science' hitzaldiak (Ondarroa)
Pint of Science hitzaldiak maiatzaren 9tik 11ra Ondarroan. Maiatzaren 10ean, hitzaldi bi egongo dira Ondarroako Kirrixki tabernan, Zigor Aldazabalek aurkeztuta: 19:00etan, ‘Errealitate areagotuko esperientzia batek, mila irudik baino gehiago balio du’ hitzaldia Iker Burguera Hidalgo Educa Reality enpresaren CEOaren eskutik, eta 20:00etan, ‘Manca Telecom, Berriatuko operadore independientea’ hitzaldia Ander Calvo Legarda Informatika teknikaria eta Manca Teleconeko CEOaren eskutik. Sarrera doan.