Pintxo Bidea (Markina-Xemein eta Etxebarria)
3. Pintxo Bidea ekimena egingo dute maiatzaren 5etik 8ra Markina-Xemeingo Iruzubi, Ilunpe, Naroki, Patxua, Mugarri, Babbel, Vega eta Irurok eta Etxebarriko Iru Bide, Otsolo eta Antsotegi jatetxe eta tabernetan. Pintxoak ondoko ordutegian dastatu ahalko dira: 12:30etik 14:30era eta 18:30etik 21:30era. Taberna bakoitzak pintxo bat prestatuko du.