'Plisti-plasta' tailerra (Markina-Xemein)
Markina-Xemein. Detalleresen eskutik, Plisti-Plasta tailerra egingo da, martxoaren 15ean (domeka), 11:30etan eta 13:30etan, Karmeldarren aretoan. “Sormenez zipriztindutako familia-tailerra eta urpean igeri egiteko eta altxorrak aurkitzeko liburu-sorta”. 5 eta 9 urteko umeei zuzenduta dago, eta guraso batek lagunduta etorriko beharko dira. Plaza mugatuak egongo dira. Izena emateko 94-616 90 47 telefono zenbakira deitu daiteke. Aurrez aurre emateko aukera ere badago Herri Bibliotekan.