'Putaren bakarrizketa eroetxean' antzezlana (Markina-Xemein)
Laura Penagos aktoreak Putaren bakarrizketa eroetxean antzezlana eskainiko du martxoaren 9an, 19:00etan, Uhagonen. Sarrera 5 euroren (bazkideentzat, 3 euro) truke eskuratu daiteke.
Sinopsia: Emakume bat bakarrik dago eroetxe bateko gela batean. Emakumea prostituta da eta bere istorioa azalduko digu. Horrela, sexualitatea, indarkeria, klasizismoa eta feminismoa bezalako gaiak azaleratuko dira.