'Queer teoriara sarrera bat' hitzaldia (Ondarroa)
Ondarroako Etxelilak antolatutako Eztabaidagune Feministan, ‘Queer teoriara sarrera bat. Generoaren deseraikuntza eta normalitatea konfrontatzeko teoria zahar eta berriak margenetatik’ ekainaren 8an eta ekainaren 15ean, 18:30ean, Ondarroako Etxelilan. Ekainaren 8ko lehen saioan Monique Witting-en Pentsamendu heterozuzena eta Paul Preciadoren Multitudes Queer landuko dira. Hizlaria: Miren Jone Lizarzaburu Garcia filosofiako ikaslea eta militante feminista. Ekainaren 15eko bigarren saioan gaurkotze ariketa bat egingo da Paul Preciadoren Testo Yonki eta Donna Harawayren Zientzia, cyborgak eta emakumeak idatzien eskutik.