Radixuko 48 orduk
Ondarroako Radixu Irratiak 31. urteurrena ospatuko du, eta egitarauaren barruan, 48 orduko emanaldi berezia eskainiko dute apirilaren 8an, apirilaren 9an eta apirilaren 10ean. Kukulumutxun irratsaioagaz hasiko dira emanaldiak apirilaren 8an, 22:00etan, eta Toleta Apurtu saioagaz amaituko dira apirilaren 10eko 22:00etan.
Lehengoak, oraingoak eta desagertuta dauden hogei irratsaio eskainiko dituzte. 105.5 FM diala sintonizatuta edo radixu.info-tik jarraitu ahalko dira irratsaioak.