San Silbestre lasterketa (Lekeitio)
Tximista taldeak Lekeitioko Udalagaz batera San Silbestre lasterketa antolatu du. Abenduaren 31n, 11:00etan, Abadeen moilan hasiko da lasterketa. Izen ematea (doan) www.herrikrosa.eus orrialdean egin beharko da, abenduaren 31ko 10:00ak baino lehen.
Dortsalak abenduaren 29an 18:00etatik 20:00etara, abenduaren 30ean 11:30etik 13:30era edo abenduaren 31n 09:30etik aurrera jaso beharko dituzte parte hartzaileek, Kontzijopean.